Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia defendatu du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 14a, 12:38

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak deituta Kontzertu Ekonomikoaren aldeko ekitaldia izan da gaur goizean Itsausti jauregian. Besteak beste, ekitaldian Euskalerriaren Adiskide gisa duten jarrera berretsi dute eta Kontzertu Ekonomikoaren aldeko defentsa eta sostengu adierazpen irmoa egin dute.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea bere sustraiak 250 urteko eremuan dituen erakundea da, eta "Herriaren etorkizuna eraikitzen laguntzen dion bere eguneroko etengabeko bultzada bihurtzen du historia", adierazi dute elkarteko kideek. "Gure Kontzertua iraganeko eta gaur egungo erreminta da, baita etorkizuneko funtsezko erreminta ere. Kontzertu Ekonomikoa ez da euskal gizartearen pribilegio bat, eskubide pribatibo bat baizik; Konstituzioaren berrespen osoa dauka eta erakundeen arteko elkarbizitza antolatzeko ahalmen handia biltzen du".

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide