San Martingo festak antolatu ditu Mikolegi elkarteak, eta bihar, zapatua, ospatuko dituzte auzoan bertan.
Goizean, 11:00etan, mendi lasterketa izango da zortzi kilometrokoa. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du tintoreixen 10:30ean, eta 6 euro ordaindu beharko da. Irabazleek Kurutzia baserriko janariz betetako saskia eskuratuko dute. Gainerako partaideen artean zozketa egingo dute, eta lasteketa bukatutakoan hamaiketakoa ere emango diete.
Arratsaldean, 15:30ean, mus txapelketa jokatuko dute tintoreixen. Izena ematea 20 euro ordaindu beharko da bikoteko, eta honako sari hauek lortuko dituzte lehen hiru irabazleek: bikote irabazleak 200 euro, bigarrenak 100 euro eta hirugarrenak bi txuleta.