Bertako eta garaiko produktuen kontsumoa bultzatuko du Urola Gustagarrik

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 13a, 10:04

Atzo eguardian Azkoitian bildu ziren bailarako udaletako hainbat ordezkari.

Urola Gustagarri egitasmoaren IV. edizioa aurkeztu dute Azkoitian. Bertakoa eta garaikoa lelopean, urtarrilera bitartean luzatuko den udazken-neguko eskaintzaren berri emateko bildu dira Iraurgi Berritzen eta Urkomeko arduradunak, proiektuan parte hartzen duten herrietako alkateekin batera.


Urola Gustagarri, bertakoa balorean jarriz sorturiko aisialdi eta turismorako eskaintza da, eta urtean zehar saio desberdinak antolatzen dira. Oraingoan, bertako produktuen kontsumoa bultzatu nahi du, "elikagai freskoak, zapore eta usain onekoak direlako", gure paisaia eta ingurunea "mantentzen laguntzen duelako" eta "bertako ekonomia sustatzen laguntzen duelako".

Ekimenean bederatzi jatetxek hartuko dute parte, Azkoitikoan bik: Joseba Jatetxeak eta Lajak. Bertako eta garaiko produktuak osagai nagusitzat dituzten plater bana eta haien errezeta aurkeztu dute jatetxeek. Datozen hiru hilabeteetan, plater hauek dastatzeko aukera izango da jatetxe horietan. Gainera, produktu horiek non erosi jakiteko, argitaraturiko eskuorrian QR sarbidea agertzen da. 

Halaber, bisita gidatuak antolatu dira baserri eta ustiategietara, bertako bizimodua, lan egiteko modua, produktuak eta abar, ezagutzera emateko. Hona emen eskuliburua, informazio osatuarekin.

 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide