'A Primera Vista', 'Un Otoño Sin Berlin' eta 'Marko Makako' filmak ikusgai asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 12a, 12:42

'Un Otoño sin Berlin' filmeko pasarte bat.

Bihar gauean A Primera Vista filma izango da Zine Forumaren barruan, 22:00etan. Zapatuan, igandean eta astelehenean, berriz, Un Otoño Sin Berlin filma. Zapatuan, 22:00etan, igandean, 19:30ean eta, azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Bestalde, igandean, Marko Makako euskarazko animazioa izango da gaztetxoentzat, 17:15ean: "Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok 
uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu".

Hona hemen hiru filmen trailerrak:

 

  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide