Oroimenaren Eguna dela-eta, elkarretaratzea egin dute Udaleko ordezkariek eta hainbat herritarrek

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 10a, 12:28

Gaur Oroimenaren Eguna da, eta herri guztietan bezala, Azkoitian ere elkarretaratzea izan da Insausti Jauregiko zelaian dagoen Oroimenean eskulturaren ondoan. Bertan, hamabost minutuko isilunea egin dute gerturatu direnek. Han izan dira, besteak beste, EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdietako ordezkariak.

 

Lehendabizi, "Oroimenean" eskulturari lore eskaintza egin dio herriko alkate Javier Zubizarretak, biktima guztien memorian. Ondoren, bertaratu diren guztiek ordu laurdeneko isilunearen egin dute. 

Azkoitian aitortutako biktimak dira Ramon Baglieto, Justino Quindos, Elio Lopez, Julio Muñoz, Jose Maria Piris, Jose Larrañaga y Ramon Oñaederra.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide