Kaotiko eta Recipientes musika taldeek joko dute datorren zapatuan

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 10a, 10:48

Hilaren 14an, Kaotiko eta Recipientes (Tributo a Reincidentes) taldeen kontzertua izango da herriko plazan, 23:00etatik aurrera.

Kaotiko Agurainen 1990eko hamarkadaren amaieran sortutako taldea da. Kideetako hiru (Aguayo, Fonta eta Aguayiko) Kaos Etiliko taldean aritutakoak ziren. 2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y pierde izena du, 2003 apirilean kaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004 apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, eta 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratu zuten.

Laugarren lanak Destino escrito izena du, Universal zigilupean 2006an argitaratu zutena. Gerora, 2008ko otsailaren 21ean argitaratu zuten beraien bosgarren lana, Adrenalina izenekoa. Azken diska horretan euskarazko kantu bat ere badute, Paradisu taberna izenekoa. 2010ean, berriz, Reacciona diskoa atera zuten Baga-Biga diskoetxearekin; azkenik, 2013an, E.H. Calling diskoa kaleratu zuten diskoetxe berarekin. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide