Herrixen merkatari elkarterako teknikari bat behar dute

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 10a, 10:19

Herrixen - Azkoitiko Dendaixen Elkarteak martxan jarri du, Udaleko Kultura eta Merkataritza Arloaren laguntzarekin, elkarterako teknikariaren aukeraketa prozesua.

Ondorengo baldintza hauek izatea eskatzen dute:

Lan postuaren perfila

-Azkoitiarra izatea edo Azkoitian bizi izatea.

-Gutxieneko titulazioa: FP 2, Idazkari titulua edo antzekoak.

-EGA edo baliokideak.

-Sei orduko lanaldi kontratua izango du.

Baloratuko diren gaitasunak:

            *Aparteko titulazioa (Marketing, Publizitatea, Komunikazioa...)

            *Antzeko postuetan esperientzia.

            *Elkarte edo talde antolamenduan eskarmentua.

            *Jende aurrean hitz egiteko eta harremanetarako trebetasuna.

            *Ekintza ezberdinak antolatzeko gaitasuna.

            *Sare sozialen ezagutza.

            *Azken finean, pertsona dinamikoa.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-Nortasun Agiriaren fotokopia.

-Curriculuma.

-Titulazioen fotokopiak.

 

Izena emateko epea eta lekua

-Epea: azaroaren 11tik 20ra.

-Agiriak aurkezteko lekuak: Herrixen Elkartearen bulegoan, Kultur-Etxeko  4.solairuan (9:00etatik 14:00etara) eta komertzio hauetan: Z-Estudioa, Karan eta Etxe-Deko (10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara).

-Idatzizko azterketa eguna eta lekua: azaroak 25, 10:00etan, Elkarguneko Oteiza Aretoan.

-Elkarrizketarako eguna eta lekua: abenduak 1, Elkarguneko Oteiza Aretoan, eta ordua aurrez zehaztuko da telefonoz.

 

Epaimahaia

Dendarien elkarteko eta Udaleko ordezkariek osatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide