'Everest' eta 'Coherence' filmak asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 6a, 17:03

1996an Everesten gertatutako historian oinarritzen da Baltasar Kormakur zuzendariaren azken filma. Urte hartako maiatzaren 10ean, zortzi mendizale hil ziren ekaitz baten ondorioz, eta hori da Everest film dramatiko honen gai nagusia.

Coherence filma izango da ikusgai Zine Forumaren barruan gaur 22:00etan Baztartxon, eta bihartik astelehenera bitartean, berriz, Everest. Azken hori, zapatuan, 22:00etan hasiko da; igandean, 17:15ean eta 19:30ean; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. 

Hona hemen bi filmen trailerrak: 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide