Azaroaren 10ean, asteartean, Adinduen Asteari hasiera emango diote. 16:00etan txokolatada izango da eta gero, 16:30ean, Floreagako ikasleak joango dira bertara.
Azaroaren 11n, asteazkenean, XXV. Seiko Urre Txapelketa izango da, 16:30etik aurrera.
Azaroaren 12an, ostegunean, Xabier Munibe Ikastolako ikasleen bisita izango dute 16:30ean.
Azaroaren 13an, ostiralean, txokolatada izango dute 16:00etan, eta 16:30ean, bingoarekin gozatzeko aukera izango dute.
Azaroaren 14an, zapatuan, Bizkargi Musika Eskolako musikariek emanaldia eskainiko diete egoitzako adinekoei, 16:30ean, eta ondoren, 19:30ean Duo Plaentxiren musikarekin afari girotua izango dute.
Azkenik, azaroaren 15ean, igandean, Sendiaren Eguna izango dute. Horretarako, Txalkor txistulari taldea joango da 10:00etan, 11:00etan meza izango dute, 12:00etan hamaiketakoa eta opari banaketa eta 13:30ean, bazkari girotua trikitilariekin .
San Jose Fundazioak, Biharko taldeak eta Azkoitiko Udalak antolatu dute Adinduen Astea.