San Josek, baratzen ekimena aurkeztu zuen "Etorkizun jasangarri baten alde Proiektu Hoberena" kategoriara. Nekane Plazaola San Jose egoitzako zuzendariak eta Larraitz Olaizola Biharko-ko zuzendariak saria jaso berri dute Madrilen.
Nekane Plazaola San Jose egoitzako zuzendaria eta Larraitz Olaizola Biharko-ko zuzendaria saria jasotzen Madrilen.
Plazaolaren hitzetan, "helburu nagusia da erabiltzaileak gozatzea baratzearen zaintzarekin, zeregin propioak eginez. Ohiko eginkizunen egitarauaren baitan, jarduera berri bat sartzeko beharra ikusi genuen, eta kontutan izanda erabiltzaile asko baratzan ibiliak direla euren baserrietan, baratzaren aldeko apustua egitea erabaki genuen".
Ekimenak erabiltzaileei laguntzen die memoria eta funtzio exekutiboak lantzen, motrizitatea trebatzen eta autoestimua eta elkarren arteko harremana hobetzen.
San Jose egoitzako adineko bat baratzean.
Albistearen iturria: Azkoitiko Udala.