Hasi dituzte San Andresetako danborradako entseguak

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 2a, 12:05

Argazkia: Floreaga.eus (2013)

Aurten ere, danborrada izango da San Andres jaien barruan, azaroaren 21ean. Ekitaldi hau prestatzeko, entseguak astelehen iluntzean, azaroak 2, hasiko dira, Gurea Pilotalekuan. Entseguak, astelehenetan eta asteazkenetan (20:00etatik 21:00etara) eta larunbatetan (goizeko 11:00etatik 12:00etara) izango dira.

 

Gogorazten dizuegu baita ere, norberak danborra lotzeko gerrikoa ekarri behar duela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide