Juanjo Gomez misiolari salestarrak bere esker ona adierazi du, jasotzen duten laguntzagatik

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 2a, 11:56

Juanjo Gomez misiolari salestarra bisitan izan zen joan den ostiralean udaletxean. Gomez, Afrika mendebaldean dagoen Beningo kaleko umeei laguntzeko Foyer Don Bosco proiektuaren zuzendaria da.

 

Egitasmoaren helburua da hezkuntzaren hobekuntzan laguntzea eta gizarte bazterkeria jasaten duten haur eta gazteak birgizarteratzea. Azkoititik jasotzen duten babesa eta laguntza eskertzeko Gomez misiolaria Javier Zubizarreta alkatearekin bildu da. Juan Ignacio Sudupe salestarra eta Floreagako guraso Maria Jesus Zubizarreta izan dituzte bidelagun solasaldian, Gomezek Afrikako errealitatearen berri eman dien bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide