Urbanuen zerbitzua moldatu dute

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 2a, 11:48

Udalak Urbanue herri barruko autobusaren ordutegiak eta geldialdiak apur bat moldatu ditu San Martingo eskola-umeei zerbitzua emateko. Gaurtik, astelehenetik, aurrera, San Martingo haurrek garraio publikoa erabili ahal izango dute Xabier Munibe Ikastolara edo Floreaga Ikastetxera joateko. 

Halaber, egokitze hauek egin dira Floreaga auzoko ikasleek ere Urola Ikastolara joateko Urbanue erabiltzeko aukera izan dezaten.

Ipintzatik irteera goizeko 07.30ean izango da Urola Ikastolara joan nahi dutenentzat. Xabier Munibe Ikastolara edo Floreaga ikastetxera doazenentzat, berriz, Ipintzatik irteera goizeko 08.25ean izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide