Lau azkoitiarretatik hiruk lortu dute Azketa-Erlo erronka gainditzea

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 26a, 11:12

Imanol LarraƱaga izan zen azkoitiarretan azkarrena. (Maxixatzen)

Lau azkoitiarrek parte hartu zuten pasa den zapatuan Azketa-Erlo erronkan, eta hiruk lortu zuten hamar minuturen azpitik Erlora igotzea: Joseba Diazek, Ioritz Goenagak eta Imanol Larrañagak. Hiruretatik Larrañaga izan zen azkarrena, 9:12 denborarekin. Bestalde, Imanol Aleson laugarren herritarrak bi minutu eta 24 segundo gehiago behar izan zituen proba gainditzeko.

 

"Hamar minutu azpitik ezetz" erronka bota zien korrikalariei Euskadi Irratiko Hiru Erregen Mahaiak, eta hamabost korrikalarietatik zazpik lortu zuten hamar minutu azpitik Azketatik Erloko tontorrera igotzea. Iñigo Lariz izan zen azkarrena gizonetan, 8 minutu eta 23 segundoko denborarekin; emakumeetan, berriz, Maite Maiora izan zen lehena, 10 minutu eta 20 segundoko denborarekin.

Honako hau da zapatuko erronkako sailkapena, denborekin:

Gizonak

1. Iñigo Lariz: 8:23.

2. Oier Ariznabarreta: 8:25.

3. Haritz Egea: 8:46.

4. Imanol Larrañaga: 9:12 (Azkoitia).

5. Joseba Diaz: 9:17 (Azkoitia).

6. Jexux Zelaia: 9:28.

7. Ioritz Goenaga: 9:57 (Azkoitia).

8. Iñaki Gabarain: 10:02.

9. Imanol Aleson: 12:24 (Azkoitia).

10. Egoitz Arruti: 13:02.

Emakumeak

1. Maite Maiora: 10:20.

2. Ainhoa Lendinez: 10:49.

3. Maria Zorroza: 11:38.

4. Elena Calvillo: 12:14.

5. Aitziber Ibarbia: 11:35.

Ioritz Goenaga. (Maxixatzen)

Joseba Diaz. (Argazkia: Jon Arruti)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide