Euskal Herriko III. mailako Aizkolari txapelketa izan zen pasa den zapatuan Euskadiko Herri Kirol Federazioak eta Azkoitiko Jo Ta Txikiu idiproba elkarteak antolatuta. Giro polita izan zen Gurea pilotalekuan, eta Xabier Orbegozok (Arria V.a) irabazi zuen proba. Bigarren postua lortzeko lehia estua izan zen, eta, azkenean, Julen Alberdi (Txikia IV.a) nagusitu zen. Horrenbestez, aurreneko biek datorren urtean bigarren mailan parte hartzeko aukera izango dute.
Sailkapena eta denborak:
1- Xabier Orbegozo Aginagalde (Gipuzkoa): 11 minutu eta 40 segundo
2- Julen Alberdi Zinkunegi (Gipuzkoa): 13 minutu eta 3 segundo.
3- Iban Resano Igoa (Nafarroa): 14 minutu eta 11 segundo.
4- Eneko Saralegi Martinikorena (Nafarroa): 14 minutu eta 14 segundo.
5- Oier Kañamares Ibarra (Nafarroa): 16 minutu eta 2 segundo.
6- Eloy Corchero Martinez de Guereñu (Araba): 16 minutu eta 22 segundo.