'The Grandmaster' eta 'Marte' filmak ikusgai asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 22a, 17:15

The Grandmaster filma izango da ikusgai Zine Forumaren barruan bihar 22:00etan Baztartxon, eta zapatutik astelehenera bitartean, berriz, Marte. Azken hori, zapatuan, 22:00etan hasiko da; igandean, 16:45ean eta 19:30ean; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

 

Marte pelikula, Martera egindako bidaia tripulatua da. Han, Mark Watney astronauta hilda dagoelakoan, ekaitz-eraso gogorretik ihesi bere kideek bertan uzten dute. Baina Watney bizirik dago, eta bakarrik utzi dute bizi-egoera zaileko planetan.

Horniduraz urri, Watney-k bere buru-argitasun, umore eta biziraupenerako sena muturreraino eraman beharko ditu bizirik jarraitu nahi badu, eta, bizirik dagoela jakinarazteko, Lurrarekin komunikatzeko modua bilatu nahi badu.

Milaka kilometrora dagoen NASA erakundeak, nazioarteko lan-taldearen laguntzarekin, etengabe lan egin beharko du “martetarra” berriz etxera ekartzeko. Horretaz gain, bere kideek erreskate-misio ausartegi bezain ezinezkoa antolatu dute. Gertakariok garatuz doazen heinean, mundu osoak eskatuko du Watney onik eta bizirik itzultzea.

Asko saldu den nobelan oinarritua dago, eta Ridley Scott maisua da zuzendaria.

Zuzendaria: Ridley Scott

Gidoia: Drew Goddard; basado en la novela de Andy Weir.
Antzezleak: Matt Damon, Jessica Chastain, Kate Mara, Kristen Wiig, Jeff Daniels, Michael Peña
Generoa: Zientzia-fikzioa
Herrialdea: AEB
Urtea: 2015.
Iraupena: 144´
7 urtetik gorakoentzat

Iturria: Arriolaka.

 

 Eta hona hemen The Grandmaster filmaren trailerra:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide