Aizkolari txapelketa jokatuko da datorren zapatuan

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 22a, 11:41

III. mailako Aizkolari txapelketa

Euskal Herriko III. mailako Aizkolari txapelketa izango da datorren zapatuan Euskadiko Herri Kirol Federazioak eta Azkoitiko Jo Ta Txikiu idiproba elkarteak antolatuta. Honako parte hartzaile hauek ariko dira: Xabier Orbegozo (Arria V.a), Oier Cañamares, Eneko Saralegi, Julen Alberdi (Txikia IV.a), Iban Resano eta Eloy Corchero.

 

Bestalde, jardunaldi berean harrijasotzen ariko dira Goenatxo III.a eta Xabier Aranbarri (Gusta). 

Txapelketa, esanda bezala, datorren zapatuan, hilak 24, izango da Gurea pilotalekuan, 18:30etik aurrera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide