Ioritz Goenaga, Xeyeko taldekidea: "Zapatukoa ez da gainerako probak bezalakoa, gozatu beharrekoa baizik"

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 22a, 10:45

Argazkia: Ioritz Goenaga.

Ioritz Goenaga, Xeye atletismo taldeko azkoitiarra azaldu du Xeyeko kideak edozertara animatzen direla, eta ezin izan ziola ezetzik esan Txetxu Urbietak botatako erronkari. "Proba benetan ederra izango dela uste dut gainera. Azken asteetan ibilbidea probatzen aritu naiz. Bestela ere mendian asko ibiltzen naiz eta, mendiko lasterketetan igoera bertikal dezente egiten ditudanez, entrenamenduak ez dira hainbeste aldatu niretzat.

 

Bidea probatzen, gurutzatu dut erronkan parte hartuko duenik, eta aprobetxatu izan dugu elkarri galdetzeko hartuko dugun norabideaz. Nik zuzen igoko dut malda, inolako dudarik gabe; ibilbidea probatu nuen, eta iruditzen zait zuzen igotzea dela aukerarik azkarrena. Hamar azpitik egiteko nahikoa lan izango dugu, baina itxaropentsu nago. Entrenamenduetan ez dut ibilbidea osorik egin, baina proba batzuk egin ditut, eta igotzeko moduan ikusten dut neure burua. Lehia arratsaldean izatea ere ondo dago goizetan kostatu egiten baizait esnatzea".

Jarraitu irakurtzen Hitza.eus-en.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide