Porrukaleko dendetan erosketak egindako bezeroen artean 100 euro zozketatu dituzte, eta Abi Moliner izan da irabazlea. Atzo, astelehena, egin zuten zozketa, eta Presalde gozotegian egindako erosketa izan da saritua. 100 euroko erosketa txekea Porrukaleko dendetan gastatzeko erabili beharko du Molinerrek. Gaur goizean jaso du txekea, Olaberri tabernako Axen Etxanizen eskutik.