Zarpazo! a zikatriz eta Potrotaino taldeen kontzertuak izango dira zapatuan

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 20a, 10:03

Zarpazo! a zikatriz taldea

Azkoittiko Tabernaixek antolatuta Zarpazo! a zikatriz eta Potrotaino taldeen kontzertuak izango dira zapatuan herriko plazan. Aurreneko kontzertua 22:00etan hasiko da, eta bi emanaldiak doan izango dira. 

 

Potrotaino, 1984an Ordizian (Gipuzkoa) sortu zen Punk taldea da. 2002an, atera zuten euren azken diskoa La verdad comienza izenburupean. 80. hamarkadan oso talde ezaguna zen. 2014 urtean, berriz, taldea osatu zuten berriro, eta kontzertuak eskaintzeari ekiten diote azken hilabeteetan.

 

Zarpazo! a zikatrizek, Adurtzako auzoaren eta Aguraingo kaleen artean jaiotako taldekieek osatzen dute: Gaizka Etxebarrieta (ahotsa), Santi (gitarra), Andoni (gitarra), Igor (bateria) eta Unai (baxua).

1983an jaio zen taldea Gasteizen, eta hiru hamarkada ondoren, estatuko punkaren historian markatuta gelditu den taldea da.

Hona hemen zapatuko emanaldien kartela:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide