Iraurgi Saskibaloi taldeko ordezkariez gain, Foru Aldundiko Kirol diputatua den Goizane Alvarez eta Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako ordezkariak ere bertaratu ziren. Azkoitiko Udaletik Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martin zinegotzia hurbildu ziren. Sammic-eko ordezkari Amaia Altunak ere hartu zuen parte ekitaldian.
Bestalde, hona hemen saskibaloi taldeak atera berri duen bazkide kanpaina indartzeko bideoa, Egin amets gurekin! lelopean. Bideoko protagonistak dira lehen mailako jokalariak.