Italiako Limone Extreme lasterketan hartuko du parte Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrak, Euskal Herriko Selekzioko beste taldekide batzuekin batera. Guztira, hogeita hiru kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek, eta 2.000 metroko igoera bertikala izango dute. Bihar goizean ekingo diote probari.