Bertsoekin gozatu dute 'Adin-adin' proiektuko parte-hartzaileek

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 16a, 15:52

Argazkian, Angel LarraƱaga eta Eneritz Artetxe San Jose egoitzako kideekin.

"Adin-adin" proiektuaren baitan, bertsoak bertatik bertara entzuteko aukera izan zuten atzo, urriak 15, San Jose egoitzako lagunek. Ekimenaren helburua bertsoa ardatz hartuta, adineko pertsonen gaitasuna sustatzea da, haien bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. Eneritz Artetxe eta Anjel Larrañaga herriko bertsolariek hartu zuten parte ekimenean. 

 

Bertsolariek bapatean botatako bertsoak eta parte hartu zuten guztiek abestutako bertso eta abestiak uztartu zituzten ekitaldian. Parte-hartzaileak gustura egon ziren betsoak entzuten eta abestiak abesten. Eta irrifar, algara ederrak egin zituzten bertsoetan Eneritz eta Angelek botatakoekin. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide