Marrazketari dagokionez, esaterako, 5 eta 11 urte bitartekoentzat martxan daude saioak baina 12 eta 16 urte bitartekoentzat taldea osatzen ari da.
Badira jada hasierako data finkatuta dutenak ere. Argazkigintzan trebatu nahi dutenek badute oraindik aukera, azaroaren 3an hasiko baitira saioak. Feng Shui filosofia txinatarra ezagutzeko parada, berriz, azaroaren 14an abiatuko da. Gainerakoak partaide kopuruaren arabera joango dira antolatzen.
Une honetan, aipatu ikastaro berrietarako izen-ematea zabalik dago.
Informazio gehiago eskuratzeko 943 85 25 44 telefonora deitu edo webgune honetan kontsulta daiteke.