'Amama' filma emango dute asteburuan, Baztartxo antzokian

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 15a, 09:49

Asier Altuna bergararraren filmak baserriaren eta kalearen eta belaunaldien zein generoen arteko talka ditu oinarrian. Altunaren bakarkako lehen film luzeak harrera ona izan du aurtengo Donostiako Zinemaldian, besteak beste, Sail Ofizialean lehiatu delako eta Irizar saria jaso duelako. Orain, azkoitiarren txanda izango da euskal zinemaz gozatzeko, bihartik astelehenera bitartean.

Hemen, Amama filmaren Baztartxoko emanaldien ordutegia:

Urriaren 16an, ostirala, 22:00etan emango dute Amama filma.

Urriaren 17an, zapatua, 22:00etan eskainiko dute.

Urriaren 18an, igandea, 19:30ean ikusi ahal izango da.

Urriaren 19an, astelehena, 20:00etan izango da ikusgai.

Amama filmeko aktore nagusiak honako hauek dira: Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Amparo Badiola eta Nagore Aranburu .

Bestalde, igandean, hilaren 18an, haurrei zuzendutako Etxe magikoa animaziozko filma belgikarra pantailaratuko dute, 17:15ean hasita, Baztartxo antzokian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide