'El Desconocido' filma izango da ikusgai asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus

Bihartik astelehenera bitartean Luis Tosar aktore galiziarra protagonista nagusi duen El desconocido filma ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek Baztartxo antzokian.

 

Bihar, hilak 9, eta zapatuan, 22:00etan hasiko da pelikula; igandean, berriz, bi saio izango dira, bata, 17:15ean eta bestea, 19:30ean; eta azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean hasiko da. 

Hona hemen filmaren trailerra:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide