Txuri-urdinak Txerloiako zelaian

Reala 2015ko urr. 6a, 17:28

Reala Azkoitiko Txerloia berdegunean izan da bere entrenamendua egiteko. Txerloiako zelai historikoak jaso du lehen taldeko entrenamendua, hainbat zalerekin bere bihotzeko taldea gertu gertutik ikusteko aukerarekin. Tekniko eta jokalariak oso gertu egon dira zaleekin. 

Anaitasuna FT-ko direktibako kideek harrera egin diote espedizio txuri-urdinari, bertan Juanjo Arrieta eta Aitor Diaz de Mendibil kontseilariak buru zirelarik. Heriko alkatea, Javier Zubizarreta ere gerturatu egin da bertara. Ehun bat azkoitiarrek besoak zabalik jaso dituzte txuri-urdinak. Goiz polita izan da Gipuzkoako bihotzean. 

Jarraitu albistea irakurtzen hemen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bideoa: Reala

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide