2015/10/03 - 2015/10/17 20:00

Kontzertua

Jose Luis Franzesenaren organo doinuek emango diote hasiera Organo Erromantikoaren XVI. Zikloari

 Jose Luis Franzesenaren organo doinuek emango diote hasiera Organo Erromantikoaren XVI. Zikloari
Azkoitiko Parrokia, Azkoitia

Jose Luis Franzesenak, Stefan Kaglak eta Alize Mendizabalak joko dute Azkoitiko Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloan.

Lehenengo kontzertua urriaren 3an izango da, Jose Luis Franzesenaren eskutik. Bidelagun izango ditu Jose Javier Etxeberria baritonoa eta Mariatxen Urkia sopranoa.

Bigarren kontzertua urriaren 10ean izango da. Stefan Kagl alemaniarra izango da protagonista eta urriaren 17an, Alize Mendizabal organistak itxiko du Azkoitian zikloa, Arimaz eta Errenteria Musikal kamera orkestrek lagunduta.

Hemen duzue egitaraua:

Urriaren 3an, 20:00etan Parrokian, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa:

          *Bakarlariak: J.J. Etxeberria eta Mariatxen Urkia

          *Organoa: Jose Luis Franzesena

Urriaren 10ean, 20:00etan Parrokian, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa:

          *Organoa: Stefan Kagl

Urriaren 17an, 20:00etan Parrokian, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa:

          *Arimaz kamera orkestra

          *Errenteria Musikal kamera orkestra

          *Organoa: Alize Mendizabal


 
 
Iragan asteazkenean aurkeztu zuten Azpeitian. 
Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide