Urretxurako bidegorria itxiko dute ia astebetez

Maxixatzen.eus 2015eko irailaren 30a

Azkoititik Urretxura doan bidegorria itxita izango da urriaren 2tik 7ra. Bide bazterrak txukuntzeko lanak egin behar dituzte, bidera sartutako sastrakak eta gainontzeko landareak moztuz.

 

Lanak direla eta gerta litezkeen istripuak saihesteko neurria izango da bidea ixtea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide