Berdintasuna bultzatzeko diru kopuru bat bideratu du Udalak

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 29a, 17:17

Azkoitiko Udalak 3.000 euro bideratuko ditu genero berdintasunaren alorreko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko. Eskaerak udaletxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko dira urriak 31 baino lehen.

Emakume izateagatik bizi dituzten desberdintasun egoeren inguruan herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea helburu duten proiektuak lagunduko dira. Alegia, emakumeen ahalduntzea eta autoestimua indartzera bideratuta dauden jarduerak edota emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatuko dutenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide