Akauzazte taldeak ekainaren 9an aurkeztu zuen Etzazuaka izeneko lan berria, Bilboko Kafe Antzokian eta gerora, Matadeixen ere aurkeztu zuten.
Hamabost kanta biltzen dituen bi binilotan jaso dute Etzazuaka. Bartzelonako Magia Roja eta Arto artian argitaletxeen artean ekoitzitako lana da. Bestalde, azala eta hiru aldetako karpetetako margolanak, Detritusek egin ditu. Karpeta denak koloretako inpresioarekin kaleratu dituzte.
2011-2014 urteen artean Matadeixen grabatu eta nahastua da azken lana, eta hainbat azken nahasketa Xabier Erkiziak egin ditu. Binilorako masterizazioa Bishop jaunarena izan da, eta maketazioaz Xabi Ubeda arduratu da.
Bestalde, "Zazpiak Bat" abestiko hitzak Amaia Mendizabalenak dira, eta "Argiaren Etorrera" abestiko, berriz, Xabier Montoiarenak.
Nahi duenak, hemen du aukera Etzazuakaren abesti guztiak entzun eta deskargatzeko.