Udaltzainen eta brigadako langileen lokala eraberritu dute

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 18a, 16:59

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Xabier Artola, Miguel Angel Bastida, Xipri Aranberri eta Javier Zubizarreta.

Iazko otsailean su hartu zuen kamioi batek Trenbidearen Zumardiako Udaltzainen eta brigadako langileen lokalean, eta ordutik erabilgaitz egon da. Bi hilabetetan, Udalak hango instalakuntzak guztiz berritu ditu. Izan ere, zazpi bat hilabetez langileak sakabanatuta ibili dira herriko zenbait lokaletan, eta Udalak premiazkotzat ikusi zuen erretako lokal horren eraberritzea. Lanen aurrekontua 120.000 eurokoa izan da.

 

Aste honetan estreinatu dute langileek toki berritua, eta gaur goizean prentsari aurkeztu diote. Bertan izan dira baita ere, Javier Zubizarreta alkatea eta Miguel Angel Bastida zinegotzia. Bastidak adierazi du eskerrak eman nahi dizkiela azken hilabeteetan "hain baldintza txarretan" ibili behar izan duten langileei eta, bereziki, beraiekin izan duten harreman onarengatik. 

Lokal berriak bi gune nagusi ditu. Batean, armairuak, dutxak eta aldagelak eta bestean, biltegia bat. Xabier Artola udaltzain-burua eta Xipri Aranberri brigadako kideak adierazi dute oso gustura daudela lokal berriarekin: "Erre zenetik oso baltzintza txarretan ibili gara, beharrezkoa zen lokala eraberritzea; orain oso pozik gaude". 

Lan horiez gain, Udalak aurreikusita du lokal horretan bertan sukalde txiki bat eta biltegiko arduradunarentzat bulego bat ere ipintzea. Azken lan horiek 41.000 euroko kostua izango dute.

 

 

 

Lokalak tarteko solairua eta sotoa ditu. Lehenengoaren azalera 265,70 m2-koa da eta sotoak, berriz, 1.117 m2 ditu. Sotoan biltegia kokatuko da. Bertan lanerako materialaz gain, argiteriako, igeltserotzako eta lorezaintzako artikuluak jasoko dira. Bestalde, produktu toxikoak eta material arriskutsuak Oteizako lokalean gordeko dituzte, segurtasunagatik. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide