13:00etan, trikipoteoa egingo dute, Eliz ataritik irtenda.
14:30ean, bazkaltzera joango dira Kontsejupera. Bertan honako menu hau izango dute: saltxitxak, zerbeza nahi adina, postrea eta kopa. Bazkariko txartelak bost eurotan daude salgai Txalintxo tabernan datorren ostegun gauera arte.
Bazkal ondoren, pasakailean joango dira Kapritxofest-era. Bertan, Kanutto eta Ugutz disko jartzaileak ariko dira, 18:00etik 22:00etara. Gainera, hainbat sorpresa eta opari izango dira.
Azkenik, festak herriko tabernetan jarraituko du goizaldeko ordu txikiak arte.
