Konponketak tarteko, batetik, Ikastola eta Inazio Iriarte kalea lotzen dituen errepidea itxiko dute eta, bestetik, Balda Plazatik Inazio Iriartera doan bide zatia.
Datorren asteazkenean, hilak 16, itxita egongo da Inazio Iriarte kalea, errepidea konpondu ahal izateko. Besteak beste, bidean dauden zuloak estaliko dituzte. Ibilgailu guztientzat itxiko dute, goizeko zortzietatik lanak amaitu arte. Lanak asteazkenean bertan bukatzea aurreikusten dute.
Konponketak tarteko, batetik, Ikastola eta Inazio Iriarte kalea lotzen dituen errepidea itxiko dute eta, bestetik, Balda Plazatik Inazio Iriartera doan bide zatia.