Gaur hasi dute ikasturte berria Xabier Munibe ikastolako haurrek

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 8a, 11:27

Urduritasunez eta ilusioz ekin diote gaur, hilak 8, Xabier Munibe ikastolako haur eta gaztetxoek. Denak ikastolako atean zain zeuden goizeko bederatzietako txirrina entzun eta ateak noiz irekiko. Motxilan eraman dituzte mantala, agenda berria, kutxatila eta zenbait liburu eta kuaderno. Aurreneko eguna izanda, egokitzapen eguna izan da gehienentzat. Batzuk instalazioak ezagutzen aritu dira, eta beste batzuek berriz andereño edo irakasle berriak ezagutu dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide