Antolatzaileak gustura, Azkoitiko Rallysprintak izandako harrerarekin

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 7a, 12:23

Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti Azkoitiko Rallysprinteko irabazleak lehian

Balorazio positiboa egin dute herriko Errebueltie taldeko antolatzaileek pasa den larunbatean izandako Rallysprintaren inguruan. Idoia Mendez Errebueltie taldeko kideak adierazi du aurreneko urtea izateko, oso gustura daudela gauzak nola joan ziren ikusita. 

Lasterketa Gorka Antxustegik eta Xabat Urrestik (Peugeot 205 F1) hamar segundoko aldearekin irabazi zuten, eta haien ondoren iritsi ziren helmugara Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3). Herritarrei dagokionez, berriz, 10. postuan gelditu zen Iraitz Olariaga gidaria Mikel Madinabeitiarekin (BMW E30) eta 21. Ion Albizuri, Jokin Agirrerekin (Opel Astra GSI).

VII. Azkoitiko Rallysprinta Olaso eta Madariaga artean jokatu zen zapatu arratsaldean. Guztira, 56 autok parte hartu zuten lasterketan, baina haietako 17k lasterketa utzi beharra izan zuten arrazoi ezberdinengatik. Idoia Mendez antolatzaileetako batek azaldu du oso harrera ona izan zuela probak sei urteren ondoren: "Ez zen golpe handirik izan orokorrean eta ordutegia dezente errespetau genuen. Gainera, partehartzaileek ere ibilbide polita zela azpimarratu ziguten eta haiek ere oso pozik agertu ziren aurten lasterketa antolatu izanarekin". 

 

Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti Azkoitiko Rallysprinteko irabazleak saria jasotzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide