Autobus zerbitzu berezia Zarauzko Euskal Jaietarako

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 7a, 11:02

Argazkia: zarautz.info

Lurraldebusek autobusen zerbitzua indartuko du datorren asteazkenean, irailak 9, Zarauzko Euskal Jaien egunean. Horrenbestez, gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Zarauztik Azkoitira itzultzeko, honako ordu hauetan: 0:00, 2:00, 4:00 eta 6:00etan. Autobusek ohiko ibilbidea egingo dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide