Elkarguneako futbito eta saskibaloi kantxako zorua aldatu dute

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 4a, 10:19

Egurrezko zorua jarri dute Elkarguneako futbito eta saskibaloi kantxan

Berrikuntzak egin dituzte Elkarguneako estalitako saskibaloi eta futbito kantxan, besteak beste, egurrezko zorua jarri eta argiztapena hobetu dute. Lanak udan egin dituzte, eta aste honetan zabaldu dituzte gune horretako ateak.

Kantxako zoru guztia aldatu dute, eta hori izan da gune horretako esku-hartze nagusia. Orain, egurrezko zoladura ipini dute, eta Udalak adierazi du tokiaren kalitatea hobetzeaz gain, lur horrek erabiltzaileei lesioak saihesten lagunduko diela, inpaktua arintzearekin batera.

Zorua aldatzeaz gain, argiteria ere berritu dute, kontsumoa murrizte aldera. Horretarako, LED argiak ipini dituzte, energia-eraginkortasun handiago ahalbidetzen baitute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide