Jolastoki berria 2 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Jarritako jolasak erakargarriak, didaktikoak eta funtzionalak dira, eta nola ez, araudiak agindutako segurtasun irizpide guztiak betetzen ditu guneak. Parkeak 15,95x14,22 metroko azalera du.
Udala herriko parke guztiak ikuskatzen ari da, zein egoeratan dauden ikusi eta egin beharreko hobekuntzak egiteko. Bestalde, toki publikoak zaintzen eta errespetatzen ahalegintzeko eskatzen du Udalak.