2015/09/09 21:30 - 23:00
Kontzertua
Saharako lurrindun folk elektrikoak, gitarra psikodelikoak eta autotune dosiek bereizten dute Mdou Moctar kitarrajole tuaregaren irudi enigmatikoa, Niger-eko basamortu soinuaren artista adierazgarrienetariko bat eta Shael Sounds-en izaera ongien irudikatzen duena.
Esperimentatzeko eta mugak gainditzeko prest dagoen musikagile tuareg bakarretarikotzat hartua, single batzuk eta bere lehen LPa atera ondoren, Mdou Moctar tuareg hizkuntzan filmatutako lehen filmeko izarra izan da, ‘Akounak Teggdalit Taha Tazoughai’, Agadez hiri zaratatsuan bidea irekitzen saiatzen den musikari gazte baten larrialdiak kontatzen dituena.
Shael Sounds Christopher Kirkleyren soinu dokumentazio blog/zigilu/proiektua da, Shael eskualdeko herri musika elektrikoan oinarritua eta izugarrizko lana egiten ari da Mendebaldeko Afrikako musikaren alde Awesome Tapes From Africa edo Negrophonic bezalako zigilu/blogekin batera. Egongaiztasun politikoak kolpatutako kultura bat kontserbatu eta zabaltzeko ezinbesteko lana, non gutxik lortzen duten alde egitea, begira Tinariwen edo Bombino, non musikariak legeak uzten duenean bizitzen diren, ezkontzetan eta antzeko ospakizunetan jotzen eta arrakasta musikalak mugikor sareetan erabakitzen diren.