'Rise & Shine' antzerki musikala antzezle bila dabil

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 1a, 09:00

'Rise&Shine' antzerki musikaleko partaideak.

Martxan da berriro ere Rise&Shine antzerki musikala, eta taldekide berriak lortzeko hautapen probak egingo dituzte. Casting irekia izango da Baztartxo antzokian datorren astelehenean, hilak 7, eta ostegunean, hilak 10, 16:00etatik 20:00etara.

Abestea, dantza egitea edo antzeztea gustuko duen edonori luzatu diote gonbidapena. Baldintza bakarra, gutxienez, hamahiru urte izatea da.

 

Rise&Shine antzerki musikala prestatzen hasiko dira berriro, eta bertan parte hartu nahi dutenek orain dute horretarako aukera. Hautaketa probara dantza edo abesti bat prestatuta eramatea gomendatu dute antolatzaileek, bakarka nahiz taldean.

Aldez aurretik ordua hartzea gomendatzen dute, eta horretarako interesatuek mezu bat bidali beharko dute antzerkimusikala@gmail.com hebidera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide