Ostegunean, abuztuak 27, V. Mus txapelketa azkarra jokatu zuten Itziar jatetxean. Guztira, 43 bikotek parte hartu zuten, orain arte ospatutakoen artean jendetsuena. Getariako bikoteak irabazi zuen txapelketa, eta bigarren postuan gelditu ziren Aizpurutxoko Etxebeltz baserriko Javier Etxaniz eta haren seme Iñigo Etxaniz.
Jon eta Andoni getariar bikoteak irabazi zuen Aizpurutxoko mus txapelketa. Txapela eta 300 euroko ordainsaria eskuratu zituzten.
Ostiralean, abuztuak 28, San Agustin egunez, bertso afaria izan zen urtero lez Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Xabier Etxaniz jaien antolatzaileetako batek azpimarratu du bertsolariek jarritako giro bikaina: "Jende asko bertaratu zen Itziar jatetxera bertsoak entzuteko gogoz, eta oso gustura egon ziren bertsolariek batez ere auzotarrei esaten zizkienak entzuten. Gainera, bertsolariak bikain aritu ziren bai gai librean eta baita gaiak emanda ere".
Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariak Aizpurutxoko bertso afarian.
Gaua amaitzeko, Lidia Irigoien, Xabier Etxaniz, Itzeder Arrizabalaga eta Josu Etxaniz trikitilariek alaitu zuten giroa, besteak beste.
Mus txapelketako partehartzaile guztien artean saski bat zozketatu zuten, eta Garikoitz Garate eta Enekoitz Etxeberriarentzat izan zen.
.