Saioan bi abeslari igarotzen dira finalera, eta haietako bat izan zen Alderdi. Finalean Amaia Aranagarekin lehiatu zen, eta azkenean, Aranagak irabazi zuen Tapia eta Leturiaren Hik lan eta nik jai abestiarekin.
Maite Alberdi (20) azkoitiarrak Eitb-ko Kantugiro saioan parte hartu zuen Azpeitiko San Inazioetan. Ken Zazpiren Ilargia abestia kantatu zuen, eta giro erromantikoa sortu zuen Azpeitiko Plazan.
Eskolako musikaletan aritu izan da Alberdi, eta azken urteetan baita herri mailakoetan ere; besteak beste, Rise & Shine musikalean parte hartu du.