2015/08/14 09:00

VI. Jokin Ormaetxea Jubenilen lasterketa

VI. Jokin Ormaetxea Jubenilen lasterketa
Eliz ataria, Azkoitia

Ostiralean ospatuko da VI. Jokin Ormaetxea Jubenilen lasterketa. Irteera goizeko 9:00etan izango da eliz atarian eta ibilbidea 103 kilometrotakoa izango da. Euskal Herria Trofeoaren barne sartuko da proba, eta txupinazorako amaituta egongo da.

Lasterketa ongi atera dadin antolatzaileek herritarren elkarlana eskatu dute, lagundu nahi duen orori 8:00etan Plaza Berrira agertzeko eskatuz, bertan beraien kokapenen berri emango zaielarik.

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide