Angel Luis Martin: 'Gure helburua denen gustuko festak antolatzea izan da'

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 6a, 13:08

Angel Luis Martin eta Sonia Vazquez Andramaixetako programaren aurkezpenean.

Gaur goizean aurkeztu du Udalak aurtengo Andramaixetako egitaraua. Angel Luis Martin eta Sonia Vazquez zinegotziak arduratu dira herriko festen berri emateaz, eta azpimarratu dute "denen gustuko festak antolatzea" izan dela helburu nagusia.  

 

2015eko Andramaixetan betiko ekitaldiez gain (Musika Banda, Txalkor txistulari taldea, dultzaineroak, trikitilariak, buru handi eta erraldoiak …), hiru hitzordu gailendu nahi izan dituzte udaletxetik.

Lehenik eta behin, abuztuaren 14ean ospatuko den txupinazoa goraipatu nahi izan dute. Aurten Luis Arregi “Izpizu” arduratuko da festei hasiera emateaz, izan ere, Udalak “herritarren izenean aitortu nahi dio Luis Arregiri gizarte hobeago eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana”.

Horrez gain, Andramari egunean udalbatza berezia izango da udaletxean, Euskalerriko Adiskideen Elkarteari 250. urteurreneko ospakizunean, Azkoitiko udalaren esker oneko adierazpen ofiziala onartzeko. Ekitaldi irekia izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuak bertara.

Azkenik, San Roke egunean herriko abarketariei egingo zaien omenaldia nabarmendu nahi izan dute. Herriari eskainiko dioten aurreskuan, Iruretagoyena-Iturbe familia izango dute beraiekin: “Julian eta Arantxa senar-emazteak izan direlako lan hau artisauki egin dutenak gaur egun ere. Julian pasa den urtean joan zen gure artetik, eta bere emazte Arantxak jasoko du oroigarria". Abarketa zuriekin dantzatuko dute herriko abarketari guztien omenez, izan ere, lehen abarketa zuriak egun berezietarako janzten baitziren.

Iaz bezala, aurten ere Andramaixetako programazio osoa mugikorrean izateko aukera izango dute herritarrek. Bertan, egitaraua egunez egun ikusteko aukera izango dute,  bai eta iritzi eta ekarpenak egiteko ere. Gainera, herritarren parte-hartze horrek saria izango du, izan ere, erabiltzaile guztien artean bi sari zozkatuko dituzte: batetik, Elkarmedia enpresak emandako tablet bat, eta bestetik, kultura sailetik emandako urte osorako zinemarako bi bono. 

 

 

Andramaixek 2015eko egitaraua egunez egun:

Abuztuak 8, larunbata

17:00etan: Martittera igoera, Herriko Plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. Izen ematea: aurretik, Zurt, Ttakun eta Koxkan, edo egunean bertan, 16:00etatik 16:45etara, Herriko plazan. 

Abuztuak 13, osteguna

18:00etan: Xabier Sagarzazuren oroimenez, “XIX. Andra Mari Futbol Saria”, Txerloiko futbol zelaian. Anaitasuna F.T. – Beasain K.E.

Abuztuak 14, ostirala

9:00etan: VI. Jokin Ormaetxea jubenilen txirrindulari lasterketa (Euskal Herriko Trofeoa), Eliz ataritik abiatuta. Helmuga, Plaza Berrin izango da.

11:40an: Luis Arregi “Izpizu”-ri omenaldia, Udal pleno aretoan.

12:00etan: 2015eko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako da, herriko musika bandak “Ondo pasau Andramaixek” jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiek “Azkoitia” abestia kantatuko dute.

12:15ean: Eltziegoko dultzaineroek “Kandido” konposaketa eskainiko dute, eta ondoren, erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko dute.

17:00etan: Haur parkea izango da, Herriko plazan (puzgarriak, gazteluak …).

19:50ean: Txalkor txistulari taldeak “Alkate soinua” joko du udalbatzari Parrokira lagunduz.

20:00etan: Alma Tapatia Guadalajara hiriko mariatxien kalejira.

20:00etan: Eliza Nagusian, herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen “Salbea” (7 ahotsetara) eta Aita Nemesio Otañoren “Ave Maria” (5 ahotsetara) abestuko dute. Amaitzeko, Mariano Garciaren “Ama Birjinaren edertasun”. Bakarlariak: Jose Antonio Mendizabal (baritonoa) eta Iñaki Goenaga (tenorea). Organoa: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

23:00etan: Alma Tapatia Guadalajara hiriko mariatxiak, Herriko plazan.

Abuztuak 15, zapatua

09:30ean: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00etan: Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.

10:50ean: Udalbatzari Parrokira lagunduz, Herriko Musika Bandak “Alkate soinua” joko du Txalkor txistulari taldeak lagunduta.

11:00etan: Meza Nagusian, parrokian, herriko abesbatzek, Miguel Mª Azpiazuren “Pakea Lurrean” abestuko dute 5 ahotsetara; ofertorioan, Miguel Mª Azpiazuren “Agur Maria”, 4 ahotsetara; eta jaunartzean, Aita Nemesio Otañoren “O Sacrum convivum” 4 ahotsetara. Bukaeran, Jose Ignacio Aldalurren “Agurra”. Organista: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

12:00etan: Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:30ean: Udalbatza berezia, udaletxean, Euskalerriko Adiskideen Elkarteari 250. urteurreneko ospakizunetan, Azkoitiko Udalaren esker oneko adierazpen ofiziala onartzeko. Ekitaldi irekia denez, herritar guztiak daude gonbidatuta.

13:00etan: Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua.

Azkoitiko Musika Banda ( Zuzendaria: Carlos Muñoz)

“Pepita Greus” …………………………………Perez Chovi

“Tannhauser” ………………………………….. R. Wagner

“The exodus song” ................. E. Gold / P. Boone

“Marcha Eslava” ………………………. P. Tchaikowsky

Txalkor txistulari taldea (Zuzendaria: Pello Larrañaga)

“Oroitzapenak” … Txalkor txistulari taldearen moldaketa

Azkoitiko Musika Banda (Zuzendaria: Carlos Muñoz)

“Memorias de Africa” ………………………….. J. Barry

“West Side Story” …………………………. L. Bernstein

17:00etan: Pilota partidak, Gure pilotalekuan.

  1. Mendizabal III – Larrinaga / Dario – Cecilio
  2. Irujo - Barriola / Altua III – Zubieta

17:30ean: Zezen txiki eta poniak, Trenbidearen Zumardian.

20:00etan: Azkoitiko gimnasia erritmiko taldearen erakustaldia, eliz atarian.

20:00etan: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

22:30ean: Film laburren lehiaketa, Herriko plazan. Gaia: Azkoitiko gaztiek.

23:30ean: Los Chikos Del Maiz eta Moonlight taldeen kontzertua, Herriko plazan.

 Abuztuak 16, igandea

09:30ean: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00etan: Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50ean: Udalbatzari Parrokira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak “Alkate soinua” joko du.

11:00etan: Meza Nagusia, parrokian. Herriko erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko abesbatzak “Misa de Angelis” herrikoia abestuko du, ofertorioan Gounoden “Ave Maria” (Bakarlaria Iñaki Goenaga), jaunartzean Sabin Salaberriren “Zuri Jauna” (Bakarlaria: Jose Antonio Mendizabal), ondoren, Cesar Francen “Panis Angelicus” (Bakarlaria: Iñaki Goenaga) eta bukaeran, Felipe Gorritiren “Agur Jesusen Ama”. Organoan: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.

11:00etan: Eltziegoko dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:15ean: Umore Ona elkarteak antolatuta, “Ohiko Aurreskua”, plazan. Bertan, Azkoitiko emakume eta gizonezko abarketariak omenduko dira, Julian Iruretagoyena zen eta bere emazte Arantxa Iturbe erreferentzia direla. Berauek izan baitira lan horretan jardun duten azken artisauak.

13:00ean: Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

Azkoitiko Musika Banda (Zuzendaria: Carlos Muñoz)

“Musikari goratzarrea” ……………………….. J. Uruñuela

“Aires vascos” ………………............................ J. Franco

“Katiuska” ………………………………………….. P. Sorozabal

Eltziegoko Dultzaineroak

“ Vals n°32” ………………………………………… Eltziegoko dultzaineroak

“Jota de molinero de Subiza” … Cristobal Audrid / Julian Romano

Azkoitiko Musika Banda

“Dantzaldia” ………………………………….. I. Urkizu

 

14:00etan: Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurrinaren plazan.

16:00etan: Haur eta gurasoentzako jolasak, Ikurrinaren plazan.

17:00etan: Zezen karretoiaren kalejira, Herriko plazatik irtenda.

17:00etan: Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

18:00etam: “Txatarra” antzerki-zirku, umore eta akrobazia ikuskizuna, publiko guztientzat, Herriko plazan.

20:00etan: Sahatsa dantza taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, Plaza dantzak, Eliz atarian. Herritarrei aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, abuztuaren 12an, 20:00etan entsegua egingo da Baztartxo antzokiko Sahatsaren lokalean. Abuztuaren 16an, ordu erdi lehenago ere, pausoen errepaso-ikastaroa egingo da eliz atarian bertan. Animatu zaitezte gure dantzak ikasi eta plazaratzera!

23:00etan: Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak, Baztarrikaldetik.

23:30ean: Emon eta Rural Zombies taldeen kontzertua, Herriko plazan.

Abuztuak 17, astelehena

09:00etatik 10:00etara: Azkoitiko kultur elkarteak antolatutako “ XXXIV. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa”ko seilu jartzea, udaletxean. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zurin.

09:30ean: Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.

09:30ean: Plaza Berrin, Gipuzkoako Blonda txapelketa.

11:00etan: Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00etan: Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandiak.

12:00etan: Herri kirol jaialdia, Herriko Plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza.

Aizkolariak:

Txikia IV – Otaño – Larrañaga (Enbor bana nork golpe gutxiagotan ebaki)

Harri- jasotzaileak:

Eizmendi – 200 kiloko errektangularrarekin.

Goenatxo III – 180 kiloko errektangularrarekin.

Guzta – 180 kiloko errektangularrarekin.

Aizkolariak

A taldea: Txikia IV eta Eizmendi

B taldea: Larrañaga eta Goenatxo III.

C taldea: Otaño eta Guzta.

Aizkolariek enbor bat ebaki, harri-jasotzaileek 125 kiloko kubikoari 4 jasoaldi. Esnaolak 5 metroko altueran enborra moztuko du.

Harri-jasotzaileak

Eizmendi-Guzta-Goenatxo III (100 kiloko bolarekin agurra). Esnaola, enbor batetik aulki bat ateratzen saiatuko da motozerrarekin.

12:30ean: Eliza Nagusian, Jubilatuen meza.

14:30ean: Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dira.

17:00etan: Els Minyons de terrassa, Castellers-en kalejira, eta 17:30ean giza dorrea plazan, Gure esku dago ekimenak antolatuta.

18:30ean: Dantzari bikote gazteen txapelketa, Balda plazan.

19:30ean: “Inazio Iriarte XXXIV. Margo Lehiaketa”ren sari banaketa, Torre Zuri erakustokian.

22:00etan Balda plazan erromeria izango da Kupela taldearekin.

22:00etan: 7. Diva-Sat Idi dema Saria, herriko probalekuan.

23:00etan: Suzko zezena, Balda plazan.

Abuztuak 18, asteartea

11:00etan: Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, “XV. Andramaixetako Milia” Xeye atletismo taldeak antolatuta.

14:30ean: Bazkari herrikoia, Herriko plazan.

16:30ean: Brincadeira batukada, herriko kaleetan.

16:30ean: Balda plazan, Apar festa.

18:30ean: Zezenak, Plaza Berrin.

22:00etan: 7. Diva-Sat Idi dema saria, herriko probalekuan.

23:00etan: Xaibor DJ-arekin musika, dantza eta karaoke festa, Herriko plazan.

00:00etatik 03:30era: Eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, stand bat jarriko da alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.

Abuztuak 19, asteazkena

22:00etan: 7. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide