Mikel Garate: 'Asmatu egin genuen igoera dataz aldatuta'

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 6a, 11:48

IƱaki Gabarain, 2014ko irabazlea.

Martitteko igoera izango da datorren zapatuan, abuztuak 8, Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Udalak antolatuta. Herriko plazatik abiatuko dira 17:00etan, eta guztira, 3.700 metro egin beharko dituzte bizikleta gainean. Probako errekorra Joseba Albizuk du 11’ eta 30’’an.

 

Proban izen-ematea doan izango da, eta egunean bertan Herriko plazan eman ahalko da 16:00etatik 16:45era bitartean edo bestela, aurrez Koxka, Zurt edo Ttakun tabernetan. 

Bukaeran, sari banaketa izango da Martitten eta proba bukatzen duten guztien artean hainbat sari zozkatuko dituzte. Ondoren, parte hartzaile guztientzat askaria izango da. 

Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatzen duen hirugarren aldia da. Taldeko kide den Mikel Garatek azaldu du Andramaixetan izaten zenean jende gutxik irteten zuela, eta dataz aldatzea erabaki zutela, “argi pixka bat emateko probari”. 2013an antolatu zuten azkenengo aldiz abuztuaren 17an. Orduan, hogei bat lagun inguruk bakarrik parte hartzen zuten, eta dataz aldatzea erabaki zuten. Orain, festa aurreko asteburuan izaten da igoera, eta Garatek azpimarratu du asmatu egin zutela igoera dataz aldatuta, orain jende gehiago animatzen delako parte hartzera. Esaterako, duela bi urte 80 parte hartzaile izan ziren, eta iaz, 60 inguru.

Ormaetxeako kideek sariak lortu behar izaten dituzte aurrez parte hartzaileentzat herriko denda eta tabernen laguntzarekin, besteak beste. Garatek azaldu du oso igoera berezia izaten dela, herriko auzo eder batera igo behar izaten dutelako txirrindulariek, eta ondoren, lagun giroan askari ederra egiten dutelako parte hartzaile guztiek. Gainera, lagun arteko giro polita egoten dela azpimarratu du, eta parte hartzaileen artean sari ugari zozketatzen direla.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide