Udane Juaristiren lanak, Nafarroa Behereko B eta B galerian

Hitza.eus / Ana Abarisketa 2015ko abu. 6a, 09:40

ARGAZKIA: Urolakosta.hitza.eus

Azken urteetako obrak batuz jarri du bere azken erakusketa Udane Juaristi artista azkoitiarrak Nafarroa Behereko Lekunberri herrian. Edertasunetik libertatera joan-etorriko bidea da erakusketaren izenburua, eta, abuztuaren 23a bitartean egongo dira artelanak ikusgai.

 

Bisitariak, B eta B galeria aurkitu beharko du, zehazki, Begiristain-Baixas familiak ireki berri duen Thomaseria Etxea. Arte espazioa ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan izango da zabalik, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.Udane Juaristik HITZAri azaldu dio teknika mistoko obrak jarri dituela Lekunberrin ikusgai. «Paisaia urbanoak dira eta bolumenak puztu ditut», bestelako materialekin ere probatu du hainbat lanetan, egurrarekin esaterako. 35 koadro inguru daude guztira Lekunberrin eskegita, eta, aurten eta iaz sortutako lanak dira oro har, duela lau urte egindako batzuk ere badauden arren.Juaristi gustura dago erakusketarekin. Duela hilabete batzuk Thomaseria Etxekoak jo zuen beregana orduan Donostian ikusgai zuen beste erakusketa batean zela, eta, bertan eman zion Lekunberriko espazioa estrenatzeko aukera. Izan ere, azkoitiarraren obrekin zabaldu da aurrenekoz galeria. B eta B arte galeriaren nahia da emakumeen arte sorkuntzari leku propioa ematea.

Jarraitu irakurtzen Ana Abarisketak Urola Kostako Hitzan argitaratutako artikulua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide