Andramaixek ate-joka

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 4a, 16:34

Jon Andoni Martin

Geroz eta gutxiago geratzen da Andramaixetarako, eta Udala hainbat talde lotzen ari da. Hona hemen festetan herrian izango diren zenbait ekitaldi. 

 

Abuztuaren 15ean, 12:30ean, udaletxean Udalbatza berezia egingo da Euskalerriko Adiskideen Elkarteari Azkoitiko udalaren esker-oneko adierazpen ofiziala onartzeko.

Abuztuaren 16an, Udalbatzako kideek herritarrei eskaintzen dien Aurreskua abarketa zuriak jantzita dantzatuko dute, herriko abarketarien omenez. Haien erreferentzi izango dira Angel Iruretagoiena "Juin" zena eta bere emazte Arantxa Iturbe, horiek izan zirelako abarketagintza artisau moduan egin zuten azken abarketariak.

Horrez gain, 16an Eliz Atarian egingo diren Plaza Dantzen pausoak ikasteko entsegua antolatu dute. Abuztuaren 12an izango da Baztartxoko Sahatsaren lokalean, 20:00etatik aurrera. 

Abuztuaren 17an, Baserritarren egunean, Kupela taldea izango da Balda Plazako erromerian.

Bukatzeko, abuztuaren 16ko Haur eta Gurasoen bazkarirako eta 18ko Herri bazkarirako izen eman daiteke oraindik Udaleko kultura sailean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide