Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan, Bernard Focroulleren organo kontzertua Parrokian

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 3a, 12:14

Bernard Focroulle. Quincenamusical.eus

Musika Hamabostaldiak antolatuta, Azkoitiko Andre Mariaren parrokian, Bernard Focroulleren organo kontzertua izango da. 

 

Belgikar organistak hainbat garaitako obrak interpretatuko ditu, besteak beste J.S. Bach eta Messiaenenak. Besteak beste, berak konposaturiko obra batek eta Alainen Letaniek osatuko dute datorren osteguneko ikuskizunaren programa. Kontzertua doan izango da, eta arratsaldeko 20:00etan hasiko da. 

70. hamarkadan hasi zen nazioartean organoa jotzen Bernard Focroulle. Bere ekarpen garrantzitsuenen artean Johann Sebastian Bachen organo lan osoen grabaketa aurkitzen da, bai eta bakarlari modura argitaratutako 40 CD baino gehiago ere. Sari ugari irabazi ditu bere lanagatik, horien artean Dietrich Buxtehude-ren organo lanen grabaketekin irabazitako Diapason d'Or and the Grand Prix de l'Académie Charles Cros da aipagarrienetariko bat, 2006an lortua. Bachen lanen grabaketari esker Diapason aldizkari frantsesaren arteetako Diapason D’or  saria ere jaso zuen.

Organo emanaldiak ez ezik, bere lana beste arte forma batzuekin bateratzeagatik da ezaguna Focroulle, dantzari eta abeslariekin ere lan egin baitu. Bruselako La Monnaie operako zuzendaria izan zen 1992tik 2007ra arte eta 1993an Culture and Democracy izeneko elkartea sortu zuen, jendeak bizi kulturalean parte hartze handiagoa izan zezan.

2007tik Lyric Art Aixen-Provenceko zinemaldiaren zuzendaria da, eta 2010etik Bruselako Conservatoire Royal de Musiquen dabil organoa jotzen irakasten. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide