Iratzar Fundazioko kide da Floren Aoiz, eta Sortuko Ameriketako ordezkari Asier Altuna, eta Hego Amerika eta Karibeko mugimendu politiko eta sozial eraldatzaileen topagunean hartu behar zuten parte.
Berria egunkariak jakinarazi duenez, astelehenean Mexiko DFko aireportura iristean, Sortuko bi kideak geldiarazi egin zituen Mexikoko poliziak. "Inolako azalpenik eman gabe, bi hegaldi desberdinetan Madrilera bueltan bidali zituzten", salatu du Sortuk. Gaur goizean bertan iritsi da Aoiz Euskal Herrira, eta Altuna atzo.
Foroko antolatzaileek Sorturi esan diotenagatik, euskal ordezkariei ez ezik, beste herrialde batzuetako zenbait ordezkariri ere ukatu diete Mexikora sartzea.